Euskal irratia

18 de julio

Irratiak garrantzi itzela izan zuen 1936ko uztailaren 18an hasi zen gerran, hasiera hasieratik. Irratiak  protagonismo izan zuen  une erabakigarri horietako bat Donostian gertatu zen, uztailaren 18an bertan. Eusko Alderdi Jeltzaleko diputatu eta burukide talde batek premiazko bilera egin zuen 17tik 18rako gauean,  han erabakita, eguna argituta,   Manuel Irujok  eta Jose Maria Lasartek diputatu abertzaleak Errepublikaren eta demokraziaren aldeko jarrera azaldu zioten Gobernadore zibilari.    Parlamentari jeltzaleen adierazpena  Union Radio San Sebastianetik hedatu  zuten, emisioak hasi bezain pronto, uztailaren 18ko arratsaldeko lehen orduan. Eusko Alderdi Jeltzalea Errepublikaren aldean zen, matxinada militarraren kontra eta hori bera berretsi zuen  Euzkadi egunkarian hurrengo egunean argitaratutako EAJren  adierazpen ofizialak.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua20dieciochodejulio.ogg%20

Advertisements