Euskal irratia

Amaia ?

Joseba Zubimendiren kaligrafia garbian  idatzia esaldi hau irakurri dezakezue, Euskal Irratsaioen kontabilitate liburuaren azken orrian:  “Con fecha 10 de octubre de 1934 Unión Radio San Sebastián suspende las emisiones. Queda un saldo de 817 pesetas. Se han dado 137 emisiones”.  Errepublikako gobernuaren aginduz, euskal irratsaioa itxi, debekatu egin zuten. Debekurako aitzakia 1934ko urriko matxinadak izan ziren. Baina, hemen ere, amaia hasiera da.  Joseba Zubimendik 1935eko Donostiako kontxako estropadak zuzenean eman zituen irratitik, eta euskarazko irratigintzak ez zuen etenik izan, 1935. urteko hondarrean berrekin zioten irratsaioak ekiteari  eta 1936ko ekainean irrati bitarteko euskara ikastaroak abian jarri zituzten.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua19amaia.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.