Euskal irratia

Ameletxu

Zubimendik eta Luzearrek bultzatu zuten euskarazko irratiak eredu modernoa zuen, gaztelaniaz edo frantsesez egiten ziren irratsaioen modukoa, eta gauza batzuetan hobea, izan zituzten laguntzaileak bide.  Ander Arzelus Luzearrek sortu zuen euskal irratiko lehen pertsonaia, berak idatzitako elkarrizketa eta bakarrizketei bere zortzi urteko alabak ahotsa jartzen zion. 1932ko martxoaren 16an mikro aurrean lehen aldiz aritu zen Amale Arzelus dugu euskal irratiaren historiako lehen emakume speaker-a eta lehen irrati aktorea.  Berari buruz Lauaxetak idatzi zuen: “Artzeluztar Ameletxu edonork darau bere abotza entzun dogulako ez behin, sarritan baiño, eta zelan gero? Irratijaren bidez!”

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua12amale.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.