Euskal irratia

ARRATEKO ZINEKETAK

Pedro Gorostidi apaizak sortu zuen Arrate Irratia 1959ko hondarrean, abenduaren 23an hasi baitzen emititzen. Lehenengo emanaldiak Arrateko Santutegiko atzealdetik egin ziren eta Uhin Ertainean jasotzen zuten emisioa entzuleek.  Gipuzkoa eta Bizkaiko erdialdea zabaltzen zen, eta hasierako haietan oso irrati etxe berritzailea izan zen. Elizaren itzalean sortutako euskal irratien artean berritzaileenetako eta programazioa osatuena zuena. Zine kritikari eta txutxu-mutxuei zuzendutako Zineketak irratsaioa dugu  horren lekuko.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua36Arratekozineketak.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.