Euskal irratia

Arrosario santua, angelusa eta meza

Arrosario santua, angelusa eta meza, hori zen irrati hauen eskaintza nagusia. Elizaren babesean, Segura Irratia  1956an sortu zen, Beruete irratia 1958an ,  Radio Popular de Pamplona, Arrate Irratia eta Radio Popular de Bilbao 1959an, Loiolako Herri Irratia 1961an, Donostiako Radio Popular 1962an eta Arantza Irratia 1964an.  Bakoitza bere aita eta bere amarena zen, Segura, Arrate, Tolosa, Beruete eta Arantza herrietako apaizen eskutik sortu zituzten, Bilbo eta Donostiako Herri Irratiak Bilboko eta Donostiako gotzaindegien eskutik, Iruñeko Herri Irratia Dominikoena zen eta Loiolakoa Jesusen Lagundiaren bidetik sortu zen.  Guztiak elizaren babespean sortuak, eta batzuetan besteetan baino gehiago euskarak tartetxoa izan zuen, eta hauetan aipatu behar dira Segura, Arrate, Beruete, Arantza,  bizi laburra izan zuen Tolosa  eta  Loiola irratiak.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua49errosariosantuaangelusetameza.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements