Euskal irratia

Berriak eta askatasuna hedatzen

1971an, Jesuitak Donostiako Herri Irratia Loiolakoarekin uztartu berria zutenean, ekin zion Mariano Ferrer kazetariak   Radio Reloj irratsaioarekin albisteen askatasuna irabazteari irratian eta gizartean.

Debekua zen nagusi. Irratietan ezin zen albisterik eman, Franco hil zen urteko salaketa honek gogoratzen digun moduan: Haber difundido por la citada emisora en su emisión diaria de las 8 de la mañana “Radio Reloj”,  intercalando con sus espacios musicales , comentarios sobre muchos aspectos de la política y vida nacional, así como internacional, o de otros países , además de temas entresacados en la prensa que exceden del ámbito local, comentarios que han venido haciéndose en dicha emisora durante un largo periodo de tiempo (…)Dichos comentarios presuponen infracción de las disposiciones por las que se limita  la emisión de noticias por parte de las emisoras privadas.

Herri Irratiak, Mariano Ferrerek, Jose Ramon Belokik, Karmele Aranburuk eta garai hartan irratia egin zuten gizon emakumeak albistegiak garatu zituzten, informatzeko askatasuna irabazi zuten, erreferentzia izateraino.  Goizeko Radio Relojetik hasita (1982tik aurrera El Kiosko de la Rosi izan zena),   Ordu Bateko Albistegitik (el Informativo de la una)  segituta, eta herriz herriko saioetatik pasata, Euskadin Gaur ilunabarreko albistegiraino , Donostia-Loiola eta Bilboko Herri Irratiei eta irratilari eta kazetari haiei zor diegu irrati informazioa garatzea Hego Euskal Herrian. Eta esparrua bera irabaztea ere. Euskadi, Euskal Herri mailako albistegiak hor eta gariotan sortu baitzituzten, hiru emisoreak eta beraien korrespontsalak (Ulpiano Duke Gasteizen , Jose Luis Santacilia Iruñean, eta ipar Euskal Herritik  Adour Irratiak).  Dena den,  aipatu behar albistegiak nagusiki gaztelaniaz zirela, baina, euskara presente zen.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua66berriaketaaskatasunahedatzen.ogg%20

Advertisements