Euskal irratia

Bertsolaritza irran ereiten

XXI. mendeko bertsolaritza ezin da ulertu Herri Irratiek oro har eta bereziki Donostia-Loiola Herri Irratiak  joan den mendean egin zuen ekarria kontuan hartu gabe. Loiola Irratiaren hasieratik garrantzi handia eman zitzaion bertsolaritzari eta horretan jarraitu zuen eta horrela izan zen  Donostia eta Loiolako Herri Irratiaren ibilbide osoan. Horretan aritu ziren, Iriondo, Aldai, Azkune eta  beste hainbat lagun

Hau irudikatzeko adibide ugariak bezain aberatsak ditugu, bat aukeratu behar eta 1980an Donostia Loiola Herri Irratiak egin zuen bertso esperimentu eta bidaia aukeratu dizuet. Patxi Etxeberria eta Juan Narbaiza bertsolariak Euskaditik, Andaluziara -Benidormetik pasata-  eraman zituzten, Antton Aranburu izan zuten lagun bidaian eta egunero egiten zituzten  bertso emanaldietan eta berak zuzendu zuen atalka eskaini zen irratsaio hura. Entzun eta zeuek esan.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua69bertsolaritzairranereiten.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements