Euskal irratia

Biharamuneko mina. Agirre Lehendakariak munduari

Agirre Lehendakariak irrati bitartez munduari zuzendu zitzaion biharamunean, apirilaren 27an,  Gernikan gertatutakoa ezagutarazteko, “Espainiar matxinatuen aldeko hegazkin germaniarrek Gernika bonbardatu dute…”  George Steer kazetariaren kronikari esker egin ahal zitzaion aurre Francoren  aldekoen gezurrari. Suntsiketa gertatu eta hurrengo egunean hasi baitziren zabaltzen: “Miente Agirre. Miente y bien lo sabe él. La España de Franco no incendia”, Gernikaren kulpa bonbardaketa sufritu zutenei leporatuz.  Joseba Zubimendik behin bakarrik egin omen zuen negar, zuzenean jasan zuen Gernikako bonbardaketa eta “biharamon goizean, ohe alboan neukan irratentzukiaren hots emaleari eragin nion. Donostian nerekin sarritan mintzo-lana alda oi zuan emaztekia solasean. Ustekabe: ´´Gernika ha sido incendiada por los rojo-separatistas en su retirada…“. Ene Jainkoa, aski dut, aski . Hau ere entzun behar!…”  Maiatzaren 4an, bonbardaketari buruzko irratsaio berezia zabaldu zen Bilboko eusko irratitik mundura.  Jaurlaritzak irratsaioa imprimatu eta frantsesera eta ingelesera itzulita zabaldu zuen Paristik, munduan gertatukoa ezagutarazteko.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua25biharamunekomina.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements