Euskal irratia

Bilbo Herri Irratia aldatu zuen abadea

2012ko apirilaren 9an hil zen Julian Olazabalaga, Bilbo Herri Irratiaren aldaketa eragin zuen abadea. Baserritarren eta euskal pastoralerako arduraduna Bilboko Gotzaindegian 1969az gero, Markinako apaiza zen Olazabalak mugitu zuen Bilboko Herri Irratia,   euskarazko irratigintza hedatu zuen Bilboko popularrean eta beraz Bizkaia Irratiaren eragilea izan zen apaiz langile neka ezina.

Olazabalagak deituta Juan Mari Iralagoitia izan  zen Bilbo Herri Irratiaren sorreran, egindakoa berak kontatuko digu.  1973. urtea zen eta FM-a erabiliz hasi zuten euskarazko irratigintzaren garapena Bilboko Herri Irratian. Iralagoitiarekin batera Inma Gallastegi eta Olazabalagak Bilboko Seminarioaren inguruan bildutako lagun taldea. Han Ander Manterolarekin eta honek  1970an hasitako Derioko Udarako euskal ikastaroa, Labayru Institutuaren aitzindaria izan zena, kontatzen du, eta hortik uztartzen dira euskarazko irratigintza eta euskararen irakaskuntza: Anjel Mari Unzueta, Karmelo Etxenagusia,  Lorentzo Zugazaga, Jose Mari Irazola, Jesus Eguzkitza, Adolfo Arejita, Jesus Mari Agirre, Jesus Antonio Etxezarraga, Zorion Egilleor.  Oinarri horien gainean garatu zen Bilboko Herri Irratia.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua65abadeakbilboHIaldatu.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements