Euskal irratia

Donostiarrak

Hirurogei hamarkadako azken urteak, Donostiak eta bere baitan ikastola mugimenduak, horrek sortu zuen Donostiarrak irratsaioa. Irratirik gabeko irratsaioa, Donostian zintetan astero grabatu ondoren Loiola Herri Irratitik zabaltzen zena.

Gerardo Bujandak, Venezuelako Euskadi Irratiarentzat bezala, hemen ere buru belarri lanean ibilitakoak, gogoan izan zituen berarekin batera saioa egiten zutenak, lan horrengatik 2003an Durango Azokak Argizaiola saria eman zionean:  “eta nirekin batera irratian lan egin zutenak ez gero ahaztu! Elisabet Maiztegi, Mikele Rezola, Agustin Mendizabal, Carmen Cristobal, Koro Etxegoien, Antxon Anza, Fermin Muñoz, Inozentzio Bujanda, Faustina Carril, Jesusi Orbegozo eta baita Ramon Saizarbitoria bera ere… donostiarrak eta abertzaleak denak, eta batzuk, andereñoak, Elbira Zipitriaren eskolakoak”.

Gerardo Bujandak, eta orduan praka motzak utzi berrietan gaztea  izanda, irrati hartako kontrolista eta musika jartzailea izan zen Anton Mendizabalek kontatuta ezagutuko dugu euskal irratiaren atal garrantzitsu bezain ahaztu hau.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua62donostiarrak.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.