Euskal irratia

Espe Alegria, Boiseko izarra

Irratsaioa entzunda. Arrate, Segura edo eta Loiola irratietan  egindako hainbat irratsaioen antza du. Baina bizkaiera garbian euskaldunei hitz egiten digun ahotsak Espe Alegriak Idahotik, Boiseko irratitik  mintzatzen digu.

Espectacion Izarra Etxeberria (Legazpi, 1906-Boise, 1997), Espe Alegria izan zen Boiseko irrati izarra.  Ermuan hazitako Espectacion Izarrak maistra ikasketak egin  eta 18 urterekin bat egin zuen Ameriketan alargundu berrietan  Boisera joana zen bere amarekin –Josefa Etxeberria, Patrizio Etxeberria industrialaren arreba-. Espe Henry Alegriarekin ezkondu zen 1927an eta Ameriketako ohiturari jarraituz senarraren abizena hartu zuen. Espe Alegriak irratsaioa egiteari 1955an ekin zion, emanaldia bera 1950an Dar Doods-ek  eta Julian Latxiondok abian jarri zuten eta Latxiondo bera eta Cecil Jayo izan ziren lehen esatariak. 1955tik eta 1982ko maiatzean erretiroa hartu zuen arte Espe Alegriak egin zuen irratsaioa eta bere ondoren Iñaki Eiguren izan zen irratsaioko azken esataria.  Bere eraginagatik,   karisma eta ibilbide luzeagatik, Espe Alegria  izan zen   “the voice of the Basques”, euskaldunen ahotsa.  Bere azken saioetako bi, 1982ko urtarrilean egindakoak,  eta Donostia Loiola Herri irratitik zabaldu zirenak salbatu zituen  Joxemari Iriondok eta horrek idatzi gabe eta ahaztuta genuen euskal irratiaren kate begi garrantzitsu hori josi eta azaltzeko parada eman digu.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua47espealegriaboisekoizarra.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.