Euskal irratia

Eta Donostia Herri Irratia irauli zuten

Radio Club Norte izan zen Donostiako Herri Irratiaren lehen izena, Radio Popular moduan  1962ko abuztuaren 15ean sortu zuen,  orduan eratu berria zen Donostiako  Gotzaindegiak, Félix Monederok bultzatuta. Bengoetxea kalean zituen estudioak eta antena Gurutzen, Seminarioaren  atzeko mendixkan izan zuen.

Hirurogeita lauan, bera lanean hasi zenean nolako irratia zen eta nola aldatzea lortu zuten oso gogoan du Txaro Arteagak. Nola denbora  gutxian, irratia barrutik irauli egin zuten, irrati frankista eta arrotza izatetik irrati hurbila pasatzera eragin zuten. Irratia iraultzeko lehen pausoa zuzendaria, Felix Monedero apaiza, bere lekutik kentzea izan zen. Interes horretan bat egin zuten, zeuden zorrak eta beste istilu batzuk medio,  irrati barrutik eragiten ari ziren langileak, eta Gotzaindegiak gaia zuzentzeko bitarteko jarri zuen Manuel Escudero Rueda jauna. Irtenbide moduan, irratiko langileak proposatuta,  irratiaren zuzendaritza orduan karrera bukatu berria zuen Iñaki Gabilondo kazetari donostiarrari eskaini zitzaion. Honek onartu zuen eta orduan hasi zen Donostiako popularraren aldaketa.

Guzti hau 1969an gauzatu zen. Baina, hilabete batzuk Donostiako Herri Irratian zuzendari, Iñaki Gabilondo SER kateak fitxatu egin zuen Radio San Sebastian zuzentzeko. Orduan gertatu zen Donostiako Herri Irratiaren bigarren aldaketa, honetan, lehenagokoan bezala,  irrati barrutik langileak eragin zuten Loiola Herri Irratiak, jesuitak, Donostiakoa  eros zezaten. Horrela gertatu zen eta 1971an   Loiolako Herri Irratiko zuzendaritzak hartu zuen emisora donostiarraren ardura, aurreko urtearen abenduan jabetza Jesusen Lagundiak eskuratu eta gero.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua63iraulidonostiaherriirratia.ogg%20

Advertisements