Euskal irratia

Etena?

Euskal irratiaren lehen aroa 1937ko ekainean amaitu zen.  Euskadi matxinatu frankisten esku geratu zen eta “arranoa baino erosoago, arranoa baiño kementsuago hegaz” uhinetatik egiten hasia zen euskara, armen indarrez ukatua, debekatua eta mutu utzi zuten Hego Euskal Herrian.  Joseba Zubimendi eta Ander Arzelus egoera eta une horren adierazle  ezin hobeak ditugu. Lehena, Zubimendi, erbestean baina ez atzerrian, Kanbon hil zen 1939an, lanean Euskadi eta euskararen alde, egun Koldo Mitxelena Kulturgunean den Zubimendi funtsa,  euskal irratsaioen memoria gordeaz. Bigarrena, Luzear , espetxean  izan zuten  1937tik 1941a bitartean, urte bete heriotza zigorra bere buruaren gainean,    baina 1946rako  Mugerretik, Ipar Euskal Herritik  emititzen zuen isileko Euskadi Irratian  lanean dugu buru belarri, orduan, Arzelus ez zen Luzear, Gorrititar Imanol  baizik.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua26etenaote.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.