Euskal irratia

Eusko Irratia

Union Radio San Sebastian irratiaren transmisorea Francoren aldekoek Donostia hartu zutenerako  salbu jarrita zen Itziarren. Handik egin zituen bere lehen emanaldiak Euskadi Irratiak.  Itziarko Getaria baserrian, Union Radioren irrati transmisorea erabiliz  hasi zituen bere emisioak Radio Euzkadi-Euzkadi Irratiak 1936ko irailaren hasieran eta handik emititu zuen irailaren erdialderaino, ondoren Getxotik aritu zen. EAJ-28 Radio Emisora Bilbaina/Bilbao Irradi-otsa Eusko Jaurlaritzaren esku geratu zen. Bi emisore horiek erabili zituen Eusko Jaurlaritzak mundura bere ahotsa zabaltzeko. Jaurlaritzak aginduta, 1936ko urriaren 28tik aurrera albisteak euskaraz aireratzeri ekin zitzaion, horretarako  Alas informatiboa erabili zuten. Albistegiaz gainera, Eusko Jaurlaritzak “Euzkel Orduba” asteroko euskarazko saioa eratu zuen.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua22EuskoIrratia.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements