Euskal irratia

Goazen denok batera euskera ikastera!

Amerikako Estatu Batuetatik bueltatu berrian, 1965. urtean  hasi zen  Jon Oñatibia euskara irrati bidez irakasten Radio San Sebastian irrati etxean, asteroko bi saioetan. Urte berean argitaratu zuen irratiz euskara lantzeko metodoa, Euskera irrati bidez   izeneko metodoa. Bi liburu ziren eta horri lotutako grabazioak, eta arrakasta izugarria izan zuten. Oso urte gutxitan 10 edizio argitaratu zituen.  Eta irratsaioak Donostiako irratian 1970. urteraino hedatu ziren.  Jon Oñatibiari zor dizkiok euskarak gure hizkuntza ikasteko lehen metodo modernoak. Oñatibia oiartzuarra, multimedia izan zen. Era guztietako klaseak eta eskolak eman zituen eta euskarri eta bazter guztietan hedatu zituen, diskoetan,   irratiz eta prentsan La Voz de España izparringian.

Hala ere, lehen irrati bitarteko euskara metodoa, hogeita hamar urte lehenago sortu zuen eta ematen hasi zen Ander Arzelus, Luzerrek. El Día egunkariak 1936ko ekainaren 13ko lehen orrialdean honako iragarkia dakar:  Como complemento indispensable de las lecciones que desde la emisora local dará nuestro redactor euskeriko don Andrés de Azelus “Luzear, El Día iniciará mañana la publicación de su método práctico para aprender euskera. Las lecciones radiadas se darán los lunes y viernes a las siete y media de la tarde. Hurrengo egunean, El Día egunkariak “Método práctico para el aprendizaje del euskera en lecciones radiadas”  euskara irrati bitartez ikasteko metodoa argitaratzeari ekin zion. Eta horrela egin zuen  hurrengo ikasgaiekin are eta 1936ko uztailaren 18an El Día egunkariak bere azken zenbakia kaleratu zuen arte.    Euskara irrati bitartezko ikastaroak emateari ekainaren 15an ekin zitzaion, eta El Dían jasota dagoenez, ikastaroak astelehen eta ostiraletan gauzatu  zirela. Beraz, hamar irratsaio egitera iritsi ziren eta , azkenekoa 1936ko uztailaren 17an, ostirala, emango  zuen Luzearrek. Irratsaioa bukatu, eta Melillan gertatu zen matxinada baten aurrean zer egin erabakitzera joan behar izan zuen gure Ander Arzelus, Luzear.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua55goazendenokeuskeraikastera.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements