Euskal irratia

Goraldu bihar!

Ez da ezagutzen gerra aurreko euskal irratsaioen grabaziorik, garaian ia ez baitzegoen grabatzeko aukerarik. Ez dago emanaldien grabaziorik, bai ordea horren lekuko idatzi ugari garaiko aldizkari eta egunkarietan. Horietan oinarrituta, Lauaxetarekin batera   esan dezakegu  irratsaio haietan egindako lana goratzeko modukoa izan zela: “Donostiatik irrasoyak entzun eragien ixan dauskubenak lan asko, ez ese lan ona bere osatu dauskube”.   Punta puntako idazleak, poetak, intelektualak, musikariak, bertsolariak, abeslariak, irratirako eta irrati bitartez sortu eta zabaldu zuten bere hitza eta musika. Aitzolek idatzi zuen moduan: Donostiko “Irraitetxetik” esateko asma zuan “Egamin” hau Lizardik. Olerki mehe-ariña, irrait-hotsak diran bezin arin eta meheak. Gogo barneko hegaminak sortuarazitako bertsoak irrait-bidez oguztekoak.”

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua18goraldubehar.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements