Euskal irratia

Gure erromeriak

1932an Zubimendik Luzerarrek eta enparauek bezala, Loiolako Herri Irratia  hastapenetan,  aita Jose Mari Bergara jesuitak, Karmelo Otaegik, lehen saioetan aritu zen Imanol Eliasek,  Josemari Iriondok, Itziar Sagarzazuk, Pilar Forcadak, Maite Quintanak, Maritxu Martinezek, Marilo Azkunek , Justita Etxabek, eta hasierako irratilari gizon emakume haiek, aitzindarien arazo bera izan zuten:  ez zen bakarrik irratsaioa egin beharra, ez zegoen ia euskal musika grabaturik.    Zer esanik ez, trikitia bezalako gutxietsitako musiketan. Grabazioetatik baztertuak,  Jose Mari Iriondok idatzi duen moduan “ordura arteko diskografia oso urria eta ahula zen. Ez zegoen bizpahiru disko besterik irratian erabili ahal izateko. Eta, zoritxarrez, ez zuten balio gainera, arbel lodian egindako bi-hiru grabazio kaskar haiek”. Irratia hasi eta urte berean Loiola irratian gauzatu zituzten lehen grabazioak, atalean entzuten dena horietako bat da 1962-63 egindakoa.  1962an bertan Joxe Mari Iriondok lehen trikitixa irratsaioa sortu zuen, “Gure erromeriak”, asterokoa. Loiola Herri Irratiak zer esan handia izan zuen Trikitrixaren ondorengo loraldiarekin.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua54gureerromeriak.ogg%20