Euskal irratia

Hitza irran

Irratiaren sorrera 1920ko hamarraldi hasieran gertatu zen munduan. Irrati zaletuek eta irratigailuen ekoizleek eraginda, ehunka emisore jaio ziren Ameriketan eta Europan. Gurean, irrati-entzuleen elkarteak antolatu ziren Bilbon eta Donostian. 1920an sortu ziren lehen irrati antolatuak Argentinan eta Estatu Batuetan. 1921an Eiffel Dorrea antena gisa erabiliz hasi zen irratia –tesefa- Frantzian eta 1922an sortu zen britainiar irrati publikoa: British Broadcast Company, BBC. Espainiar Estatuan irratiak eratzeko baimena 1924an eman zen. Euskal Herrian, Bilbon eta Donostian 1925an sortu ziren lehen irratiak, eta gurean zabaldu bezain pronto “hitza irran” ereiten duen hedabideak euskaraz mintzatu zen lehenengoz Donostian.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua01Hitzairran.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements