Euskal irratia

ICI, PARIS

Radio Paris izan zen albisteen pausalekuaz gain, euskal irratiaren gorde lekua, Hego Euskal Herrian debekua nagusi zen garaietan. Frantzian irratiaren monopolioa zuen Office Radiodiffusion Télévision Françaiseren baitan 1945an sortu ziren beste hizkuntzetako emisioak, Toulousen sortu eta 1957ez gero Paristik egin ziren, hortik hartu zuen irrati etxeak jendearen artean ezaguna egin zuen izena, nahiz hau ez izan izen ofiziala: Radio Paris. Beste hizkuntza horien artean, gaztelaniarekin batera, euskara egon zen, denbora mugatu batean, 60ko lehen urteetan. Kanpoan uso, etxean otso, Frantziako irrati publikoak kanpoko hizkuntzetako emisioetan, gaztelaniazko atalean, Hego Euskal Herrirako eta Ameriketarako emisioetan sartu zuen euskara.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua41IciParis.ogg%20

Advertisements