Euskal irratia

INSAUSTIREN EMISIOA

Jesus Insausti, Uzturre, kazetaria eta politikoa. Hogeita hamarreko hamarkadan kazetaria euskaraz El Dían, Argian, eta Eguna euskal egunkariaren sortzaileetako bat. Radio Parisen euskarazko irratsaioak egin zituen 1959tik 1964ra, eta hainbat saioetan parte hartu zuen.   Atal honetan, “Paristik Euskal Herrira, Insaustiren emisioa”  irratsaioaren emanaldi bat entzuteko parada izango dugu,  osorik iritsi zaigu,  ez edozein gainera:  Aberri Egunari baitagokio.   1959. urtekoa izango ote, Uzturrek De Gaulle-ri buruz  eta Xabier de Landaburuk  urteei buruz egiten dituzten aipamenak medio?  Horretan gaude, eta horren lekuko Aberri Eguna haren egitaraua.

“Insaustiren emisioa” izeneko irratsaio hau, orain arte ezagutzen den bakarra da eta balio izugarrizkoa du, irratsaio oso osorik aurkitu baitugu, sarrerako singletik amaierako singleraino, bere baitan dituela Alberto Onaindia kalonjearen Aberri Eguneko mezako sermoia eta Xabier de Landaburu, Eusko Jaurlaritzako kideari euskaraz egindako elkarrizketa. Ezaguna ziren eta   Iñigo Caminok koordinatu zuen “Jesus Insausti Uzturre seis décadas de periodismo vasco” liburuan jasoak daude  Uzturrek Radio Parisen egin zituen hainbat saioen testuak, baina orain arte galdutzat ematen ziren irratsaioen grabazioak.  Julian Antonio Ramirez, Radio Parisko esatariak bildutako funtsean salbatu da euskal irratigintzaren harribitxi hau. Alacanteko Unibertsitateak Ramirezen funtsean oinarrituta sortutako Devuelveme la Voz egitasmoaren baitan digitalizatua, identifikatu gabe zegoen eta Ua Ua Hemendik Hotsa saioaren prestaketa lanetan, aurkitu eta katalogatu genuen.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua42insaustinemisioa.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements