Euskal irratia

Irratien joria

Euskal irratsaioa Union Radio Donostian emititzen hasi eta hilabetera -1932ko apirilaren 8an-  Errepublikako dekretu batek ateak zabaldu zizkion irrati emisore berrien sorrerari; hiriburu bakoitzeko potentzi txikiko eta hedapen urriko emisore bana eratzea ahalbideratzen zuen. Horretan oinarrituta,  zabaldu ziren hego Euskal Herriko irrati berriak. 1933an sortu ziren  EAJ-6 Radio Navarra eta EAJ-28 Radio Emisora Bilbaina. 1934ko irailean hasi zituen bere emanaldiak EAJ-62 Radio Vitoriak. Loraldi honetan Euskal Herrian zabaldu zen azken irratia, EAJ-66 Radio Tudela izan zen, 1936ko martxoan zabaldu eta hilabete eskas iraun zuen.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua17irratienjoria.ogg%20