Euskal irratia

IRRINTZI

Irrintzi, de París a los vascos del mundo,  gaztelania, frantsesa eta euskara nahastuz egindako irratsaioa izan zen.  Julian Antonio Ramirezek zuzenduta,  Jean Superviellek –frantsesez-, Prudencia Ibarguenek eta Jesus Insaustik –euskaraz- eta Julian Antonio Ramirezek eta Jesus Insaustik  -gaztelaniaz- egindako saioa zen eta 1960tik 1964ra iraun zuen. Radio Parisko gaztelaniazko saioetako esatari nagusienetako izan zen Julian Antonio Ramirez donostiarra zen jaiotzez, (Donostia 1916, Mutxamel, Valentzierria 2007),  Euzkadi Rojako kazetaria gerran, atal honetan Donostiako danborradari 1961an eskaini zioten Irrintzi saioa entzuteko parada dugu, irratsaioaren nondik norakoak erakusteko adibide ezin egokiagoa da eta ale honetan, gainera,   Ramirezen eta Uzturreren herrimina inoiz baino ageriagoan geratzen da.

Julian Antonio Ramirezek eta Adelita del Campok  (Adela Carreras Taurá, Bartzelona 1916, Mutxamel, 1999), Radio Parisko gaztelaniazko saioetako ahots eta esatariak biak hala biak, urtetan ORTFrentzat egindako irratsaioen grabazioak eta dokumentazioa gorde eta Alacanteko Unibertsitateari utzi zioten. Devuelveme la Voz, egitasmoaren baitan gordeak eta zabalduak, funts  honetan biltzen dira Radio Parisko gaztelaniazko saioetatik ezagutzen diren grabazio bakarrak. Eta horien barruan euskal saioetakoak.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua43irrintzi.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.