Euskal irratia

Jeiki-jeiki

Joseba Zubimendik eta Ander Arzelus Luzearrek diseinatu eta mantendu zuten euskal irratsaioa asteazkenero egiten zen (1932-1934) eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin finantzatu zen. Arratsaldeko zortzietan hasi eta bederatziak arte irauten zuen, Donostiako Union Radioren uhinetan, Euskal Herrian zen irrati bakarrean.  Eusko Gaztedik antolatzen zuen irratsaioan Angel Lizarragak jendea eta behar zen guztia bilatzen zuen, Txomin Olanok eta Bruno Imazek pianoaren bitartez musika eta saioaren gauzatzen zuten eta Luzearrek eta Zubimendik, orduko hitzez esateko, speaker lanak egiten zituzten. Irratsaio osoa zuzenean egin behar zen, garaiko teknologi mugak direla bide ez da gorde inongo grabaziorik baino saio gehienen aipamen idatzia dugu orduko egunkari eta aldizkarietan jasoa.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua11jeikijeiki.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements