Euskal irratia

Loiola etxez etxe ezartzen

1964an Francoren gobernuak irratiko uhin ertainen bitarteko Europarako akordioa indarrean sartu zuen eta horren aitzakiarekin eskua, guraizea sartu zien elizaren irrati  etxeei.  Fraga Iribarneren hitzetan amaitu behar zer kanpandorretako irratiekin.

 

Hori horrela, elizak, asko jota, probintzi bakoitzeko emisora bana izateko eskubidea izango zuen, eta emisore hori hiriburuan kokatua.  Hori horrela, itxi arazi zituzten, bat besteen atzetik herrietako euskal irratiak. Arrate, Segura eta Tolosako irratiak itxita zeudela, Loiolako Herri Irratiak jarraitu zuen euskaraz emititzen 1964an. Baina 1965eko uztailaren 26an, Santio biharamunean Loiolako Herri Irratia itxi arazi zuten agintariek.

 

Orduan gauzatu zuen Juan Lekuona buru zuen Jesusen Lagundiaren emisorak  berariazko milagroa. Urtebete geroago, 1966ko uztailaren 31n, Loiola Herri Irratiak berriz ere ekin zion emititzeari, baina Maiztasun Modulatuan, FMan. Horretarako garatu gabe zegoen esparrua jorratu behar izan zuten. Josemari Iriondok kontatuko digu milagroa. Honen barruan Loiolako Herri Irratiak Frekuentzia Modulatua irrati zaharretan  sintonizatu ahal izateko gailuak merkaturatu behar izan zituen, salgai jarri FM zuten irratiak eta etxez etxe egin kanpaina hauek erosteko eta instalatzeko. Iriondok kontatzen digun moduan, hainbatetan  Loiolako esatari eta langileak beraiek instalatu zituzten etxeetan sintonizatzaileak. Loiolako Herri Irratiak 5000 familien laguntza jaso zuen, bazkide moduan, hilero kuota ordainduz. Era honetara bueltatu zen irrati uhinetara.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua61loiolaetxezetxeezartzen.ogg%20