Euskal irratia

No radiable

Verdiren Nabuco operaren esklaboen korua Donostiako Herri Irratian jartzeagatik bi eguneko isuna jaso zuen irratiak. Gogoan du oraindik diskoa jarri zuenak,  Lutxi Barkinek,   orduan Ua Ua irratsaioak grabatu genuenean bezala irrati kontrol lanetan.  1972. garren urtean izango ote zen?

Hori zen diktadura, hori zen frankismoa, indarrean bortxan izan genuena diktadorea ohean hil zen arte, gutxienez.  Diskoa osoak ezin ziren grabatu, abesti jakinak ezin ziren biniloan gorde. Horregatik askatasun haizea Ipar Euskal Herritik zetorkigun, kontrabandoan pasatako Mixel Labegerieren diskoetan edo han grabatutako bestelakoetan. Eta nahiz hegoaldean grabatuak izan, hau da zentsuratik pasatuak, edo ehun urte edo gehiago izan, hainbat disko eta abesti ezin ziren irratitik eman.    Ai, Iparragirrek baleki!

Begira,  1975ean Juan Lekuona,  Donostia Loiolako Herri Irratiko zuzendariari zabaldu zitzaion espedientea, beste batzuei gehituta 7 hilabetez irratiaren zuzendaritzatik kanpo utzi zuena: Proceder a la radiación de los discos gramofónicos siguientes:  Agosto 1973 Días 9 y 11: “Gure bide galduak” [BENITO LERTXUNDI].  Días 10, 17 y 23 “Gurea da”[HERRIKOIAK TALDEA] . Día 13: “Orrela dago mundua” [JULEN LEKUONA –ez dut nahi-], “Euskera gaishoa” [URRETXINDORRAK –ama euskara gaixoa-]. Día 17: “Mendi zaleak”[ARGOITIA ANAI-ARREBAK] . Día 23: Eguin karraxi [JULEN LEKUONA –egin karraxi-Noviembre 1974 Día 8: Gure bide galduak.  El haber difundido estos discos gramofónicos declarados por la Dirección General de Radiodifusión y Televisión como “no radiables”, presume infracción de las disposiciones del citado Centro Directivo y las anteriormente mencionadas.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua67noradiable.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements