Euskal irratia

Sasi guztien gainetik

Euskal irratsaioa euskaltzaleek bultzatuta gauzatu ahal izan zen. Errepublika zen eta zentro ezkerra zegoen agintean. Hala ere,  Euskal Herriak ez zuen ezaupiderik, autogobernua aldarrikapena zen eta euskarak ez zuen aitortzarik ezta ofizialtasunik. Giro horretan gauzatu zuten asteroko euskarazko irratsaioa. Euskararen aldeko mugimendua bazen, baina bazituen etsaiak.  Ander Arzelus, Luzearrek lehen saioaren harira  (1932-03-02) gertatutako kontatu zuen:   “Egin dezaketen pixka, gure kalte egingo duten eulimando hoiek uxatzen, behar beharrekoa zaigu, beraz.  Hontarako, irratentzule adiskidea, atseginik pitiñena egiten dizun hitzen bat entzuten dezun orduko, hartzazu asteazkenero  urrutizkiña ta dei zaiezu Union Radiokoei eder ari dirala ta hortik gogor ekiteko eskatuaz”.

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua13sasiguztiengainetik.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements