Euskal irratia

Tximistaren urtiak

1932. urtea, iragarkiak eta guzti, euskal irratsaioaren zabalpen lan zabala egin zuten. “E” eguna, martxoaren 2a izango zen, asteazkena, eguaztena. “O” ordua:  arratsaldeko zortziak. Eta euskal irratsaioaren bataioan aita pontea Estepan Urkiaga Lauaxeta izan zen, El Día egunkarian, euskal irratia sortu zen egun berean argitaratu zuen: “Hitzaren indarra urrindua. Hitzak dakarz bijotzera gurarijak. Baiña hitzak hegak nahi dauz, hegatz egiteko. Gaurko egunetan ariñen dabilenarena dozu munduba. Zenbat eta ariñago ibili lehenago lortu gura dozuna. Tximistaren urtiak dira. Atara ba kanpora. Euskara, euskara jalgi adi kanpora. Agur hizkuntza maite hori! Zuaz hegaizka radio horren bitartez!

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua09tximistarenurteak.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.