Euskal irratia

Ua, ua…

1932ko martxoaren 2an sortu zen euskarazko irratia, ezen izan lehen euskarazko emanaldia baina irratsaio horrekin eman zitzaion hasiera euskal irratigintzaren bide oparoari.   Jeiki-Jeiki abestia sintonia gisa erabiliz  eta Joseba Zubimendiren emiteak [Entzun, entzun. Hemen EAJ-8 Union Radio Donostia, Igeldo mendian jarria]  hasiera eman zioten lehen euskal irratsaioari, garaian  Euskal Herrian emititzen zuen irrati bakarrean.  Irratsaioaren agurrean, Joseba Zubimendik, bertsolaria eta abeslaria bera, honako bertsoarekin zuzendu zitzaien entzuleei:

Ua, ua hemendik, hotsa,

habill azkar, pizkor, abotsa!

Gure hizkuntzan agur laztana,

ludiko euskeldun danorengana,

hortxe dijua.

Ua… ua…!

http://maramarataldea.com/audioak/pilulak/uaua10uauahemendik.ogg%20

This slideshow requires JavaScript.